XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gu ipini gintuzten Kanpanzartik Elorrio bitartean.

Joan ginen, egon ginen, beste batzuk gorago ere egongo ziren, baina ez genuen ingelesaren berririk izan.

Ez zen pasa, ezkutu-ezkutuan pasa ez bazen behintzat.

Eta gehiago horren berririk ez genuen gehiago izan.

Gerora, libururen batean edo aldizkariren batean irakurri izan dut gertaturikoa.

EAJren herrietako batzordeen berrantolaketan ere ibili zinen.

Caracastik EAJn afiliatuta etorri nintzen.

Behin batez, ez dakit nork eta nola, Bilbora joateko esan ziguten Manolo Pildaini eta bioi.

Toki arraro batera joan ginen, Ajuriagerrarekin egoteko.

Ez naiz oroitzen besterik, bakarrik Ajuriagerrak galdetu zigula ea zer bide ikusten genuen guk alderdiarentzako diru batzuk biltzeko.

Bere izenean dokumenturen bat emanez gero ahaleginduko ginela, esan genion, baina ez zigun onartu edo ez gintuzten horretarako gehiago deitu behintzat.

Aurrerago, Durangora bilera batera deitu gintuzten.

Elorriotik joan ginen Anton Kortazar, Pildain eta hirurok. Durangoko biltegi batean zeuden Zaldibarko ordezkariak, Ermukoak, Berrizkoak, Durangokoak, Otxandiokoak, Zornotzakoak.

Gu sartu eta laster etorri ziren Ajuriagerra eta Lucio Artetxe.

Kalera ateratzen hasteko ordua zela esan zigun, ezkutuan ibili gabe aurpegia eman behar genuela, aldaketa zetorrela eta lehendabiziko urratsa herri guztietan Uri Buru Batzarrak antolatzea izan behar zuela.

Uri Buru Batzarrak antolatzeko, gerra aurretik zeudenak bizi baziren, haien baieztapena behar zela, jarraipena izan behar zuela esan zigun.

Eta hori, jendea hautatuz egin behar zela.

Nola hautatu ez zuten zehaztu: mendira joan eta bilerak eginez, edo paperen bidez... herri bakoitzak pentsa zezala zer bide hartu.

1955 edo 1956 urte ingurua zela uste dut.

Elorrion nola antolatu zenuten Uri Buru Batzarra?

Hiruzpalau elkartu eta, izenak bota eta izenak bota, hirurehun abertzaleren zerrenda egin genuen, buruz. Gehienak gerra aurretik alderdikide izandakoak